Informazio baliagarria
Interpretazio Zentroa
Gerra Zibila Eibarren Interpretazio Zentroaren helburua 1936ko irailaren amaieratik 1937ko apirilaren bukaerara arte Eibar aldeko mendietan bizi izan ziren une latzen berri ematea da. Une hartan Eibar setiatuta zuten Errepublikako botere legitimoaren aurka altxatutakoek.
Ordutegia
Gerra Zibila Eibarren Interpretazio Zentroa igandetan bisita daiteke, 11:30etik 13:30era.
Arrateko aterpetxea
Arrateko aterpetxea udal-ekipamendu bat da eta Eibarko hirigunetik zortzi kilometrora dago. Eraikinak 719 metro koadro ditu, eta honela daude banatuta:
Beheko solairua: harrera-lekua/bulegoa, Gerra Zibila Eibarren Interpretazio Zentroa, komunak (minusbaliatuentzat egokituta), mugikortasun urriko pertsonentzako gela, ikastaroetarako eta prestakuntzarako aretoa, sukaldea eta jangela.
Lehenengo solairua: bi gela begiraleentzat eta irakasleentzat (bi ohekoa bata eta hirukoa bestea), literak dituzten bi gela (berrogeita zortzi pertsonarentzat), dutxak eta komunak.
Informazioa eta erreserbak
Arrateko aterpetxean erreserba egiteko informazio gehiago nahi izanez gero, begiratu www.eibar.eus/eu/udala/sailak/kultura-saila/arrateko-aterpetxea webgunea.
+ info: T. 943 708 435
Irisgarritasuna
Zentroa egokituta dago mugikortasun urriko pertsonak hartzeko.
Eibarko Armagintzaren Museoa
Eibarko Armagintzaren Museoa Bista Eder kalean, 10. zenbakian dago, Portalea eraikinean. Eraikina Eibarko hirigunean dago eta bertan, Eibarko industriaren historia osoarekin zerikusia duten gai interesgarrien bildumez gainera, Espainiako Gerra Zibilarekin zerikusia duten elementu ugari ikus daitezke. Museoa 1914an ireki zen Armeria Eskolan, batetik, tresna pedagogiko gisa erabiltzeko eta, bestetik, Eibarko industriaren bilakaeraren erakusleiho izateko.
Bista Eder, 10
20600 Eibar
Gipuzkoa
Tel. 943 708 446
Fax. 943 708 436
Kredituak
Testuak: Jesús Gutiérrez
Testuak eta aholkularitza arlo militarrean: José Luis Valenciaga
Diseinua eta garapena: Alambre Estudio
© Eibarko Udala
Babesleak:


© Eibarko Udala 2026