Eibar aldeko mendien aurkako erasoa
Euskal Herrian oso egoera ezberdina bizi izan zuten iparraldeko bi lurraldeek (Bizkaiak eta Gipuzkoak) eta hegoaldekoek (Arabak eta Nafarroak). Nafarroaren kasuan karlismoak bertan zuen indarra erabakigarria izan zen zonaldeko altxamenduaren gune nagusia izateko. Berez, Emilio Mola jenerala, konspirazioaren “zuzendaria” ezinez ezagutu zena, izango da iparraldeko fronteari eraso egiteko erreferente nagusia.
Mola jenerala Solchaga jeneralak lagunduta Barria Plazan, San Andres elizaren ondoan, Eibar menderatu eta gutxira. © Kutxateka Kutxa. Egilea: Pascual Marín.
Matxinatuak Gasteiz eta Iruñetik abiatu ziren iparralderantz Bizkaia eta Gipuzkoa mendean hartzeko asmotan, eta hasierako helburua zen Frantziarako mugako pasabideak kontrolatzea Nafarroan eta Gipuzkoan. 1936ko udan Gipuzkoa azkar menderatu zuten bi bandoen indarren arteko alde handiaren ondorioz, gerrari aurre egiteko biztanleriaren baliabideak guztiz eskasak baitziren. Kolpistak Gasteizetik ahalegindu ziren Bizkaia mendean hartzen, baina ez zuten lortu.
1936ko irailaren amaieran elkartu ziren Gasteiz eta Iruñetik abiatutako zutabeak Eibar inguruan, eta haien helburu nagusia zen Eibar inguratzen zuten mendiak hartzea handik Errepublikaren ikurra zen hiria garaitzeko, baina beldur ziren, ondo asko baitzekiten arma-lantegi asko zeudenez bertan ez zela erraza izango mendean hartzea.
Eibar 1936 aldera.
Saseta Batailoiko metrailadore-sekzioko gudariak Eibarko Isasi kalean. © Euskal Abertzaletasunaren Agiritegia.
Elgoibartik abiatutako matxinatuak erasoari ekiteko prest Arraten. © Hezkuntza eta Zientzia Ministerioa. Estatuaren Artxiboak. Egilea: Andres Erich.
Irudi nagusia:
Schwarzlose M07/12 metrailadorea lubaki bat defendatzen. © Euskal Abertzaletasunaren Agiritegia.
© Eibarko Udala 2026