Gerra Zibileko frontea. Eibarko Sektorea.

Euzko Gudarostea. Akondiako metrailadore-habia

Euzko Gudarostea. Akondiako metrailadore-habia
Bitrina honetan Francisco eta Bernando Pérez Güenaga modelogileek egindako maketa bat ikus daiteke.

Armada Nazionalak Akondia mendian zituen lubakietako lehenengo posizioen ekialdeko frontea eraisteko Euzko Gudarosteak eraikitako metrailadore-habia irudikatzen du. Bi posizioen artean 82 metro zeuden zatirik estuenean, eta 130 baino gutxiago zabalenean.

Eraikuntzak garai hartako patroi militarrak jarraitzen ditu, eta aurrealdea eta metrailadorea finkatzeko gunea hormigoi armatuz eraikita daude. Behin oinarrian finkatuta, metrailadorea altura normal batean geratzen zen lubakiaren barruan hartarako prestatutako eta sendotutako leku batean tiratzaileak eta kargatzaileak zutik erabili ahal izan zezaten.

Sabaia T eran jarritako burdinazko habeekin eginda zegoen, eta horien gainean berunezko xafla ondulatuak jartzen ziren aterpean egoteko, eta lurrez betetako zakuak morteroetatik babesteko.

Metrailadore-habiaren aurrealdea.

Metrailadore-habia barrutik.

Etsaiak hormigoizko hormaren goiko aldea eta metrailadorearen kanoia ateratzeko zuloa bakarrik ikusten zituen. Lubaki nagusia eta aginte-postua eta lehenengo lerroa komunikatzen zituzten bigarren mailako gainerako lubakiak sigi-sagan zulatzen ziren lurrean eta lurrez betetako zakuekin babesten ziren aurretik eta atzetik soldaduak morteroen etengabeko erasoak eragindako metraila-inpaktuetatik babesteko eta, infanteriak eraso eginez gero, angelu itsuak izateko.

Bi posizioen artean inorena ez zen eremua, eta bertan arantzadun alanbrez jositako piketeak eta “Frisiako zaldiak” deitzen zirenak. Hauek elkarri lotutako eta arantzadun alanbrez jositako enborrak ziren, egitura mugikorrak ziren eta garrantzizko pasabideak ixteko edo pertsonen eta zalditeriaren aurkako defentsarako erabiltzen ziren.

“Frisiako zaldia”.

Erasotzaileek eraso egiten bazuten eta oztopo horiek guztiak gainditzen bazituzten, lau metro sakonerako zuloa izaten zen gainditu beharreko azkeneko defentsa-elementua aurrez aurre metrailadorearekin topo egin aurretik. Metrailadorea “Schwarzlose M07/12” modeloa zen, Andreas Wilhem Schwarzlose ingeniari austriarrak garatu zuen eta Austrian, Steyr hirian, fabrikatu zuen “Osterreisiche Waffenfabrik Gesellchaft” lantegiak.

“Schwarzlose M07/12” metrailadorea.

Gaur egun jatorrizko kokapenean dago metrailadore-habiako hormigoi armatuzko aurrealdea, Euzko Gudarosteak Akondia mendian sigi-sagan lurrean zulatutako lubaki handian kokatuta. Lubakia Arrateko bidera arte jaisten zen, bidea gurutzatu eta Santakutz ermitako posizioekin komunikatzen zen hegoaldetik eta San Roman ermitako posizioekin mendebaldetik. Honako hauek ziren neurriak (luzea, zabalera eta altuera): 1.900 mm x 300 mm x 1.50 mm. Kanoi-zuloaren neurriak: Luzera x altuera: 800 mm x 200 mm.

Lucio Ocamica Guisasola abiazioko sarjentu eibartarra eskuinean. Murtziako Los Alcázares aerodromoan ateratako argazkia.

Félix Oregui Arando, Osintxuko (Gipuzkoa) “Unceta erdikoa” baserrian jaioa, lehenengoa ezkerretik txapela jantzita, “Amuategui Batailoi”ko milizianoa.

Erreketeak Kalamua mendiko babesleku batean. Pablo Larraz Andía eta Víctor Sierra-Sesúmaga Ariznabarretaren Requetés. De las trincheras al olvido liburutik hartutako argazkia. Esfera de los libros argitaletxeak argitaratua. Ignacio Larramendi Fundazioa.

Bitrina honetan txoko berezi bat utzi da gure historiaren garai tragiko haren benetako protagonista izan zirenentzat; bere familia, etxea eta bizimodua utzi, bere printzipioak ongien defendatzen zituztenen zerbitzura jarri eta haien alde borroka egitera joan ziren pertsonentzat, alegia. Haiei eskainita dago txoko hau gure begirunerik handienaz, eta iristen diren argazki edo bestelako agiriak hartzeko prest dago. 

San Andres parrokiaren fatxada nagusia eta ingurua txikituta bonbardaketen ondoren.

Irudi nagusia:
Metrailadore-habia eta “Frisiako zaldia” aurretik ikusita.

© Eibarko Udala 2026