Gerra Eibarko landa-eremuan
Eibarko biztanleria 1936ko irailean ebakuatu zen, matxinatuak hirian sartzear zeudela ikusita. Ideologia ezberdinetako batailoiei atxikita zeuden gudari eibartar asko kolpistek Gipuzkoan barrena aurrera egitea eragozten aritu ziren 1936ko uda osoan, baina gutxiago zirela jabetuta Eibar inguruan defentsa-fronte irmo bat ezarri behar izan zuten. Hala ere, Eibar aldeko mendi-gain gehienak konkistatu ondoren, Urko eta Elgeta ingurukoak izan ezik, eremu horretan Errepublikak mantendu egiten baitzituen bere posizioak, matxinatuen posizioa dominantea zen eta horri esker borrokaldietan beti aurretik joaten ziren. Hori guztia eta aireko nagusitasuna kontuan hartuta, defendatzaileen egoera oso nekeza zen.
Soldadu frankistak “FIAT O.C.I 708 C.M.” artilleria-traktore italiarrekin Elgetan sartzeko prest Bergara eta Elgeta elkartzen dituen errepidetik. © Bergarako Udal Artxiboa. Toribio Jauregi Fondoa. Egilea: Toribio Jauregi.
Eibar defendatzen zuten indarrek hankaz gora jarri zuten hiriko bizimodua, bertan kokatu baitzen mendietako borrokaldiak antolatzeko operazio-basea. Eibarrek egunero jasaten zituen erasoaldiak inguruko mendietatik, eta eguraldiak aukera ematen zuenean hegazkinetatik ere erregulartasunez zigortzen zen biztanleria eta suntsitzen ziren hiriko leku nagusiak.
Helburu nagusiak, besteak beste, Isasi eta Errebaleko kuartelak eta udaletxea ziren. Aireko eraso horien aurrean, defendatzaileen baliabide eskasak ez ziren batere eraginkorrak.
Errebal kaleko Kondadorekua jauregia bonbardaketen ondoren. © Eibarko Udal Artxiboa. Indalecio Ojanguren Fondoa. Egilea: Indalecio Ojanguren.
Amuategui Batailoia, Eibarko indar defendatzaile nagusia. © Eibarko Udal Artxiboa. Castrillo Ortuoste Fondoa.
Soldaduak lubakietan. © Euskal Abertzaletasunaren Agiritegia.
Irudi nagusia:
Santakutz ermita aldeko lubakiak. © Eibarko Udal Artxiboa. Ojanguren Fondoa.
© Eibarko Udala 2026