Eibarko, Elgetako eta Markinako gerra-sektoreak
Eibarko Sektorean erasorako azpiegiturak Elgoibarren kokatu ziren, eta handik abiatzen ziren matxinatuak San Pedro haranean barrena Akondiara eta Arratera erraz iristeko. Era horretara, Arratetik eta Akondiatik, bai eta Elgoibartik, Karaketetik eta Bergaratik ere, tirokatzen zuten egunero egunero Eibar helmen luzeko kanoien bidez.
Arrate nahiko toki segurua zen eta bertan kokatu ziren indar matxinatuak, nahiz eta errepublikanoek Eibarko hirigunetik eta Urko eta Galdaramiño mendi-gainetatik egiten zieten tiro kolpisten posizioei. Arrateko santutegiak eta inguruak sarri jasaten zituzten kanoi-baterien erasoak.
Elgetako Sektoreko egoera ez zen Eibarkoa baino hobea izan. Han Bergara izan zen matxinatuen operazio-basea, eta handik, Angiozar zeharkatuta, Asentzio ermita aldera iristen ziren Intxortako mendialdera eraso egiteko, Durangalderantz aurrera egiteko benetako defentsa naturala izanik. Zenbaitetan Bergara eta Elgeta lotzen zituen errepidea bera izaten zen biztanleria zigortzeko bidea, baina Elgetan kokatutako buruzagi militarrek antolatutako defentsa eraginkorrek eragotzi egiten zuten posizioa frankisten eskuetan erortzea.
Bi sektoreetan izan zen nekeza aireko erasoen eta kanoikaden mehatxuari aurre egitea baliabide eskasak zituela ondo asko zekien eta bere posizioak erraz suntsituko zituen eraso baten beldur zen Armadarentzat. Markinako Sektorean ere larria zen Kalamuatik eta Bizkaiko kostaldetik astintzen zituzten defendatzaileen egoera.
Akondia gaineko gotorleku frankisten planoa. © Avilako Museo Militarra. Defentsa Ministerioa.
Untzagako plaza zen Eibarren aurkako zigorraren helburu nagusia. © Euskal Abertzaletasunaren Agiritegia.
Matxinatuak Elgoibarko Foru Plazatik irteten Arrateri eraso egiteko. Hezkuntza eta Zientzia Ministerioa. © Estatuaren Artxiboak. Egilea: Andres Erich.
Bonbardaketen ondorioak Eibarko Isasi kalean. © Euskal Abertzaletasunaren Agiritegia.
Irudi nagusia:
Eibar defendatzen zuten tropak hornitzen Usartzan. Atzean Akondia mendia.
© Eibarko Udala 2026