Eibar, Errepublikaren ikurra eta menderatu beharreko hiria
Eibarrek 1936ko abuztuan jasan zuen aireko lehenengo erasoa, eta handik aurrera etengabeak izan ziren abiazioaren erasoaldiak. Meteorologiari esker izaten ziren barealdi-uneak, Eibar bonbardatzen zuten hegazkinek zenbaitetan ezin izaten baitzuten hega egin. Baina Karakateko eta Arrateko gainetatik eta, bereziki, Arrateko gurutzetik etengabe egiten zitzaion eraso, kasu horretan meteorologia ez baitzen oztopo izaten. Funtsezko faktorea izan zen, alde horretatik, Arrateko gurutzetik zegoen ikuspegia, bertatik Eibarko ia hirigune osoa ikusten zenez tiroak azkar eta eraginkortasunez zuzentzen baitziren. Erreferentziako helburuak Eibar defendatzen zuten indarren kuartelak eta udaletxearen ingurua ziren, eremu horretan baitzeuden Eibarko Defentsa Batzordearen komisaldegi asko, soldaduentzako jantokiak, eta abar.
Parrokia ingurua bonbardaketaren ondoren. © Eibarko Udal Artxiboa. Ojanguren Fondoa.
Eibarren ibaiaren ibilgua eta ibilguko tunelak, hiria zeharkatzen zuen trenbidea eta trenbideko tunelak eta eraikitzen ari ziren eraikinak aprobetxatu ziren hamasei babesleku antiaereo egiteko. Oinarrizko azpiegiturez hornitu ziren, besteak beste lurrez betetako zakuez eta, kasu batzuetan, argi elektrikoz. Biztanleriak azkar joan behar izaten zuen hirian barrena zeuden babesleku horietako batera aireko eraso baten aurrean.
Hiriko babeslekuen banaketaren berri emateko Eibarko Udalaren bandoa.
Hilabetetako setioa jasan ondoren, Eibarren defendatzaileek ikasi egin zuten setio-egoera larrian bizitzen, baina ondo asko jabetzen ziren erasotzaileek erabakitzen zutenean berehala eroriko zela Eibar. Zoria erabakita zegoen, eta Eibar galduko zela asumituta.
Urko mendia Usartzako defentsa-posiziotik. © Euskal Abertzaletasunaren Agiritegia.
Gudariak Markinako Sektorean. © Euskal Abertzaletasunaren Agiritegia.
Irudi nagusia:
Eibar. San Andres parrokia ingurua bonbardatuta. Errebal eta Bidebarrieta kaleak eta merkatuko plaza zaharra.
© Eibarko Udala 2026