Sarrera
Ongi etorri Gerra Zibila Eibarren Interpretazio Zentrora! Erakusketa-areto honetan Eibar aldeko mendietan 1936ko irailetik 1937ko apirilaren amaierara beren printzipioen alde borroka egin zuten indar militarren lagin txiki bat ikusi ahal izango duzue: uniformeak, armak eta osagarriak, kartelen erreprodukzioak jatorrizko neurrietan (100 x 70 cm), garai hartako agiriak, mendian aurkitutako gerra-arrastoak eta Eibarko biztanleria etengabe bonbardatu zuten hegazkinen maketak.
Erreketearen eta Errepublikaren kartelak.
Biztanleria beldurtzeko propaganda frankista. Gerra psikologikoa.
Biztanleria beldurtzeko propaganda frankista. Gerra psikologikoa.
Manikiek bi bandoetako indarrak irudikatzen dituzte. Bat “Euzko Alderdi Jeltzale”ko eta “Euzko Abertzale Ekintza”ko indar nazionalistak irudikatzen dituen “gudarien sarjentu” bat da; beste bat Erreketearen “Kanpainako Artilleria”ko “konplementoko alferiza”; eta hirugarrena indar sozialistak, komunistak eta anarkistak, azken batean mendi hauetako gudu latzetan parte hartu zuten soldaduak irudikatzen dituen miliziano bat.
Errepublikaren kartela.
Erakusketa txiki hau bere idealen alde kasu batzuetan bizia eta kasu guztietan gaztaroa eman zuten guztiei begirune osoa adierazita egin da, eta guztiek dute bere lekua bertan.
Irudi nagusia:
Interpretazio Zentroaren aretoa.
© Eibarko Udala 2026