Gerra Zibileko frontea. Eibarko Sektorea.

Euzko Gudarostea. Sarjentu maila duen gudaria

Euzko Gudarostea. Sarjentu maila duen gudaria
Gudari honek irudikatzen ditu Euzko Gudarostean borroka egin zuten “Euzko Alderdi Jeltzalea”, EAJko eta “Euzko Abertzale Ekintza”, EAEko indar nazionalistak. “Gudarien sarjentu” bat da, txapelean jositako bereizgarriak egiaztatzen duen moduan.

Sarjentu maila duen gudari nazionalista.

Euzko Gudarosteak ez zituen erabat aldatu, 1936ko irailean gainerako indar errepublikarrek egin zuten bezala, dibisa militarrak, eta armadak ordura arte erabiltzen zituenak mantendu zituen dibisa errepublikar berriekin konbinatuz. Neurri egokia izan zen, egia esan, horrekin saihestu egiten baitzen soldaduek mailak nahastea, askok eginda baitzuten soldadutza eta dibisa militar klasikoetara ohituta baitzeuden.

Armada Errepublikarreko maila militarrak.

Hauek dira bere ezaugarriak: buruan euskal txapel bat darama, eta bertan josita bere bereizgarria, lehen aipatu den bezala, eta Euzko Gudarosteko gazteek eraman ohi zuten “Euzko Gudari” intsignia. Intsignia hau ez da garai hartako jatorrizkoa, Intxorta mendian, Elgetan (Gipuzkoa), aurkitutako jatorrizko baten tamaina, kolore eta akabera bereko erreplika bat da. Franelazko koadrodun alkandora garai hartako “mendigoixale”ek erabili ohi zutena da, eta bularrean “Euskal Herria”ren armarri zaharra du josita, nahiz eta normalean txapelean josita eramaten zuten.

“Euskal Herria”ren armarri zaharra.

Intsignia honek balio sentimental handia zuen haientzat, “Euskal Herri” batu eta sendo baten idealen alde ari zirela borrokan gogoratzen baitzien. Jakin izan da gudari batzuek, behin gerra galduta, beren uniformeak utzi behar izan zituztenean, armarri hori baino ez zutela gorde.

Alkandoraren gainetik Frantziako Armadaren “Sam Brown” erako larruzko uhaleria du, ofizialarena, eta lepotik zintzilik armada beraren kanpainako jatorrizko prismatikoak, larruzko zorroa gerrian dela. 

“Sam Brown” erako uhaleria eta kanpainako prismatiko frantziarrak.

Euzko Gudarosteak Bigarren Mundu Gerran soberan geratutako Frantziako material militar ugari jaso zuen, bai armak eta bai osagarriak.

Gerrikotik zintzilik defentsarako “Wz31” eskuzko bonba poloniar bat du, eta ezkerreko eskuan modelo bereko erasorako “B-1” bonba. Eskuzko bonba modelo hauxe erabili zen gehien iparraldeko frontean, eta Txekiatik, garai hartan Txekoslovakia zenetik, Espainiako Errepublikaren kausarako bidalitako laguntzaren parte da.

Erasorako “b-1” granada poloniarra; gorputza txapazkoa da.

Eskuineko eskuan “Llama IV” pistola erdiautomatikoa du. Arma hori Elgoibarren, Gipuzkoan, fabrikatu zuen 1932tik aurrera “Llama, Gabilondo y Cía” enpresak, “9x23 mm luzea” kalibrean eta zortzi tiroko kargadorearekin.

“Llama IV” pistola erdiautomatikoa, “9x23 mm luzea” kalibrekoa.

Gudarien sarjentu honek Armada Txekoslovakiarraren “M-1930” jatorrizko galtzak ditu soinean, eta oinetan Armada Errepublikarraren jatorrizko botak, ez da ikusten, baina boten zolak iltzez josita daude lokatzetan irrist ez egiteko.

Armada Errepublikarraren arauzko bota militarrak.

Irudi nagusia:
Sarjentu maila duen gudaria.

© Eibarko Udala 2026