Gerra Zibileko frontea. Eibarko Sektorea.

Errepublikazale izatearren zigortutako herri sinbolikoa

Errepublikazale izatearren zigortutako herri sinbolikoa
Errebala BBVA eraikinaren ondoan. Bankoa bulegoaren aldameneko tokia.

Errebalen, Eibarren atondutako kuartel nagusietako bat zegoen. Amuategui Batailoiak Armeria Eskola aurreko Frantziskotarren komentuan hartu zuen aterpe; Errebaleko Agustindar Errekoletoen komentuan, berriz, askotariko batailoiek. Komentua italiar eta alemaniar abiazioaren jomuga nagusietako bat izan zen, baita Arrate, Karakate eta beste toki batzuetan kokatutako kanoiena ere. Hugo Sperrle “Sander”ek, Kondor Legioko komandante buruak, 1939an aitortu zuenez, Von Richthofenek planifikatu zituen Gernika eta Durangoko bonbardaketa “esperientziak” eta Eibarko batzuk.  

Italiar hegazkin batetik lortutako irudia, Eibar bonbardatzen ari zela. Errebal eta Ibarrekruz aldean jo zuten hiru inpaktu antzeman ditzakegu kearengatik (ikusi beheko irudian). Ezkerraldean, zenbait toki antzeman daitezke, hala nola, Udaletxea, zezen plaza, etab. Egungotik aldatu ez den errepidearen trazatua segituz, interesa duten tokiak kokatzen dira. © Sociedad de Amigos de Laguardia.   

Gerra aurreko Eibarren, hiru eraikin mota zeuden: bizilekuak esklusiban, fabrika lanak egiten zituztenak, eta bi zereginak batean egiten zituztenak. Apurka-apurka, 30eko hamarkada horretan, hormigoi armatuzko eraikinak egiten joan ziren, eta zurezkoak ordezkatu zituzten. Enpresa horietako asko herri kaskotik urrun kokatzen dira. Eraikin soilak ziren, harlanduzko hormadunak, zurezko egiturakoak eta teilaz estaliak, solairu argiak zituzten, eta argia sartzeko irekidura handiak. Industriaren metaketa handiena Matxaria (BH), Txonta (GAC), Urkizu (Orbea) ur lasterretan eta San Andres pasealekuan (Alfa) zegoen. Gerraostean, herriaren egiturak irentsi zituen, haren helburua ibaia estaltzea izan baitzen, baita espazio hutsak betetzea ere.

Hegazkin erasoetan, hiru bonba mota erabili zituzten batez ere: 50 kilokoak, teilatuaren egitura eta goiko solairua suntsitzen zutenak, funtsean eraikineko beheko aldeak eta aldameneko eraikinak arriskuan jarri gabe; espoleta atzeratuko 50 kiloko bonbak, teilatua zeharkatu eta bigarren sabaian lehertzen zirenak; 100 kiloko bonbak, 4 solairuko etxe bat osoki suntsitzen zutenak.

Bizkaiaren gaineko Operazioen Plan Orokorra Wolfram von Richthofen alemaniar Estatu Nagusiko Teniente Koronelak zuzendu zuen, Kondor Legioko logistika zerbitzuarekin eta Vigón koronel frankistarekin lankidetzan, eta “Kondor Legioaren ekintzarako aukera” desberdinak aztertzen zituzten. Aukera batean, adierazten zenez, “indarrek tokiko eta sektoreko erreserbei eraso egingo diete, BIZTANLE ZIBILAK KONTUAN HARTU GABE”.

Orain, Mussoliniren faxista italiarrek Eibar sarraskitu ondorengo dibulgaziorako bideo bat ikusiko dugu. Bertan, eurek eragindako kalte izugarriak ikus ditzakegu.

“La Domenica del Corriere” italiar egunkariaren 1937ko maiatzaren 9ko aurreko orrialdea, “gorriak” erantzule eginez.

Eibar 1937

7.000 kilos de bombas contra Eibar

Irudi nagusia:
Errebalen, ez zen harririk zutik geratu. Merkatu zaharraren fatxada eta San Andres eliza ikus ditzakegu. © Eibarko Udal Artxiboa. Egilea: Indalecio Ojanguren.

© Eibarko Udala 2026